Hiru kartelek islatuko dute aurten Euskal Denda

Anboto 2010ko aza. 19a, 15:53

Abenduaren 3tik 8ra zabalduko dute aurten 15. Euskal Denda merkatu plazan. Aurtengoak hiru ardatz ditu eta bakoitzari kartel bana egin diote.

Abenduaren 3tik 8ra zabalduko dute aurten 15. Euskal Denda merkatu plazan. Aurtengoak hiru ardatz ditu eta bakoitzari kartel bana egin diote. Aurten, Euskal Dendako hall-ean artisautzan diharduten emakume langilearen figura aldarrikatu gura dute eta, horregatik, \'Artisau Sena\' izeneko kartelak gune horretako jarduerak islatuko ditu. Gune horretan hainbat emakume artisauren lanak bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko dute. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8484/2.jpg[/img] Euskal Dendaren aurtengo gai nagusia \'Desberdintasuna\' da: \"Diferentea dena aldarrikatu nahi dugu, artisautzaren ezaugarrietako bat desberdintasuna delako. Lantzen diren pieza guztiak bakarrak dira, ez daude berdin bi\", azaldu du Bernat Vidal Arbaso elkarteko lehendakariak. Beraz, bigarren kartel batek ezaugarri hori azpimarratzen du. Irudian kolore eta egitura desberdinetako aparrekoak ageri dira, ezberdintasunaren mezua esanguratsuago bihurtzeko. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8484/3.jpg[/img] Hirugarren kartelak artisautza azokan antolatuko duten patchwork erakusketa islatzen du. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8484/1.jpg[/img] Aurten azoka Euskal Liburu eta Disko Azoka hasi baino egun bat lehenago irekiko dute: abenduaren 3an. Egun horretan ez da ordaindu beharko eta, batez ere, ikastetxeetako ikasleak gonbidatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!