39 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu-jazarpenagatik

Anboto 2010ko aza. 19a, 13:26

Irailean 13 urteko neska bati ukituak egiten saiatu zen, eta duela gutxi neska bera jotzen ere saiatu dela dio Ertzaintzak.

Irailean 13 urteko neska bati ukituak egiten saiatu zen, eta duela gutxi neska bera jotzen ere saiatu dela dio Ertzaintzak. Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, eguena, Landako etorbidean, ustez sexu-jazarpena egin duelakoan. Antza denez, irailean 13 urteko neska bati ukituak egiten saiatu zen, baina neska bere portalean sartu eta erasoa ekiditea lortu zuen. Aste honetan, Ertzaintzak informatu duenez, neskatxa ohartu da jarraika izan duela, eta martitzenean jotzeko mehatxuak ere egin omen dizkio. Hori dela-eta, poliziari abisua eman, eta honek ikerketa abiatu du. Atzo atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!