Durango txartelaren proiektua martxan ipini zutela urtebete igaro denean, proiektuak izan duen harrerari buruz jarduteko agerraldia egin dute.
Durango txartelaren proiektua martxan ipini zutela urtebete igaro denean, proiektuak izan duen harrerari buruz jarduteko agerraldia egin dute +Dendak elkarteko Guilermo Oarbeaskoak, eta Ipar Kutxako Ruben Saez de Buruaga ordezkariak: \"oso pozik gaude izan duen harreragaz\", azpimarratu dute.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8475/1.jpg[/img]
Azaroan ipini zuten Durango txartelaren proiektua martxan, eta dagoeneko 950 dira erabiltzen duten kontsumitzaileak. Agerraldian azpimarratu dutenez, Durangoko 95 komertziok hartzen dute ekimenean parte. Erabiltzaile berriak lortzeko asmoagaz bestalde, azaroan eta abenduaren 15era arte, \"txartela ateratzen dutenek 5 euroko balea jasoko dute\", nabarmendu dute. Guztira, horietariko 1.200 bale atera dituzte, eta helburua, horien bitartez beste 1.200 erabiltzaile berri lortzea dute.
Aurrerantzean, durangar guztiak konturatu daitezela erosketak gertuko komertzioan egin ahal izateak eta Durango txartela edukitzeak eskaintzen dizkien abantailak, dute ekimenaren bultzatzaileek. Horretarako, eta iaz ekimenak izan zuen arrakasta kontuan hartuta, abenduan Landako erakustazokan ipiniko duten izotz-pistarako gonbidapenak eskainiko dituzte.