Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpiegitura berrien laguntzagaz, 2008tik hona erabiltzaileen kopurua bibidertu baino gehiago egin da.
Durangoko udalaren kirol azpiegiturak 10.000 erabiltzailera heldu dira. 2008an 4.100 erabiltzaile zituen eta Durango Kirolak organoko zuzendaritza batzordeak lau urteko epea ipini zuen 10.000 heltzeko. Ander Gorrotxategi Gazteria, Kirol eta Hezkuntza batzordeko presidenteak azaldu duenez, \"espero baino lehen\" lortu dute ezarritako kopurua eta azpiegitura berriek \"eskaintzen eremua zabaltzea eta hobetzea\" ahalbidetu diete.
Kopuru horretan federatuta daudenak zein edozein ekintzetan (fitness, spin bike…) modu jarraituan parte hartze duten erabiltzaileak sartzen dira. Erabiltzaile federatuei dagokionez, aurten kopurua %25 igo dela azaldu du Gorrotxategik, baina, batez ere, \"denontzako kirola\" bultzatzeko egindako ahalegina azpimarratu du. Bide horretatik, federatu gabeko norbanakoei zuzendutako igerilekuko ekintza taldeak 19tik 55era igo dira eta igeriketa taldeak 11tik 30era; aurten igerilekura batu direnen kopurua %250ean igo dela ere azpimarratu dute.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8462/1.jpg[/img] Uretakoak ez diren ekintzetan, taldeak bibidertu egin dituzte (43tik 85era) eta, gainera, ekintza berriak abian ipini dituzte: abdominalak, GAP, Circuit Express, streching eta spin bike. Landako kiroldegiko azpiegitura berriak inauguratu aurretik, fitness saioak ere eskaintzen zituzten, \"baina ez ziren eskaria asetzeko nahikoa\". Orain, \"fitness sala berria ireki dugu, arrakasta itzela eragin duena, eta 1.230 erabiltzaile ditu\".
Emakumezko erabiltzaile gehiago
Erabiltzaileen profilari dagokionez, %65a emakumeak dira. Hala ere, kopuru orokor hori orekatu egin da, orain urte eta erdi emakumeak %85a baitziren. Igerilekua, aldiz, gehiago erabiltzen dute gizonek (%57) eta baita fitness gela ere (%79).
Hurrengo hileetako erronken artean \"orain lortu dugun kopurua mantentzea, eskaintza orokorraren kalitateari eustea eta nagusien sektorera zabaltzea\" daude.