Juan de Iciar auzunea irisgarritasun neurrietara egokitzen dabiltza

Anboto 2010ko aza. 15a, 13:05

Auzunea osatzen duten bost blokeetara autoz sartzeko modua egongo da, baina emergentzia zerbitzuentzako eta mugikortasun arazoek dituzten pertsonentzako bakarrik da sarbidea.

Auzunea osatzen duten bost blokeetara autoz sartzeko modua egongo da, baina emergentzia zerbitzuentzako eta mugikortasun arazoek dituzten pertsonentzako bakarrik da sarbidea. Azaroaren 2an Juan de Iciar auzunea gaur egungo irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak hasi zituzten eta, gaur, lan horien nondik norakoen berri eman du Aitziber Irigoras alkateak. Irisgarritasun neurri horiek oinezkoentzako (umeentzako aulkia daramatentzat, gurpildun aulkian ibili behar dutenentzat…) zein autoen trafikorako egingo dituzte. Hala ere, autoei dagokionez, \"emergentzia zerbitzuentzako eta mugikortasun arazoak dituzten lagunentzako bakarrik egongo da baimenduta\", Irigorasek zehaztu duenez. Auzunea bost blokek osatzen dute, elkarren artean aldapa handia dutelarik. Horregatik, lehenengo hiru blokeei eta goiko biei sarrera-irteera desberdinak egingo dizkiete. Lehenengo bloke bietara Larrasoloeta kaletik sartu ahalko da eta eraikinaren beste aldetik egingo diote irteera. Hirugarren blokera Larrasoloeta kaletik sartuko da eta irteera ere toki beretik izango du. Goiko bloke bietara Antso Esteguiz kaletik egingo diote sarrera eta toki beretik izango du irteera. 183.000 euroko inbertsioa eskatzen duen proiektua eserlekuekin, kale-argiekin eta hesiekin osatuko dute. Zoruari dagokionez, asfalto inprimatua ipiniko dute, oraintsu Kurutziaga eta Astarloa kaleek bat egiten duten zonaldea konpontzeko erabali duten materiale berdina. Proiektua egiteko hiru hilabeteko epea dago. Irigorasek azaldu duenez, proiektua osatzerako orduan Juan de Iciar auzuneko Santi-Sapuherri auzo elkarteagaz elkarlanean ibili dira eta auzo elkartearen \"lana eta ekarpenak\" eskertu ditu. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8453/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8400/8453/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!