'Musikagaztetxeroa': egun guztirako plana gaur Durangon

Anboto 2010ko aza. 13a, 11:00

Bazkaldu aurretik Kuntur Lee taldeak joko du eta arratsaldean eta gauean Durangaldeko beste hainbat taldek.

Bazkaldu aurretik Kuntur Lee taldeak joko du eta arratsaldean eta gauean Durangaldeko beste hainbat taldek. Durangaldeko eta Lemoako gaztetxe eta gazte asanbladen koordinakundeak antolatu duen \'Musikagaztetxeroa\' ekimeneko egitarauan jasotako kontzertuak eskainiko dituzte, gaur (urriak 13) 12:00etan hasi eta gauera arte, Durangon. Eguerdiko 12:00etan emango diote eskualdeko musika taldeen lana oholtzaratzea helburu duen ekimenari hasiera: Intxaurre taberna kanpoaldean eskainiko du Kuntur Lee bakarlari durangarrak eguneko lehenengo emanaldia. Andra Marian herri-bazkaria egin eta gero, 16:00etan hasita, Gaztetxean, karpan eta Intxaurre zein Ttipi-Ttapa tabernetan izango dira Durangaldeko 13 talderen emanaldiak. Ondoren, 22:30ean, Merkatu Plazan joko dute Kruders, Desperdizio, Army Arma eta Disorders Durangaldeko taldeek. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8446/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!