200 arrazatako 900 txakur batuko dira gaur nazioarteko erakusketan

Anboto 2010ko aza. 14a, 11:30

Gaur (azaroak 14), 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, 45. Nazioarteko Txakur Erakusketan parte hartzeko gonbita luzatu du Bizkaiko Txakur Elkarteak. Durangok dituen azpiegiturak aprobetxatuz, Landako Gunean antolatu dute erakusketa, eta 200 arrazatako 900 bat txakur batuko direla kalkulatu dute.

Gaur, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, 45. Nazioarteko Txakur Erakusketan parte hartzeko gonbita luzatu du Bizkaiko Txakur Elkarteak. Durangok dituen azpiegiturak aprobetxatuz, Landako Gunean antolatu dute erakusketa, eta 200 arrazatako 900 bat txakur batuko direla kalkulatu dute. Durangoko erakusketa Edertasunaren Nazioarteko Txapelketarako eta Espainiako Txapelketarako puntuagarrria da. Horrez gainera, bestelako txapelketa bitxiak ere antolatu dituzte; esaterako, txakur beteranoen txapelketa (bederatzi urtetik gorako txakurrentzat) eta ugazaba gazterik onenarena. Izan ere, antolatzaileen esanetan, txakurraren berezko edertasunaz gainera, ugazabak dohain horiek luzituarazteko duen ahalmena ere garrantzitsua da lehiaketa batean. Dena dela, domekako txapelketa txakur zaleei zuzenduta ere badago, arraza bereziak etorriko direlako; esaterako, Tailandiako arraza primitibo bat, bereizgarri nagusi bizkarrezurrean ilea kontrako norabidean haztea duena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!