Durangaldeko egoitza berria inauguratuko du gaur Aralarrek

Anboto 2010ko aza. 6a, 09:00

Aralar alderdiak eguerdian Durangaldeko egoitza inauguratuko duela jakinarazi du. Gaurtik aurrera, Durangoko Artekale kaleko 23. zenbakian izango du bere egoitza Aralarrek.

Aralar alderdiak eguerdian Durangaldeko egoitza inauguratuko duela jakinarazi du. Gaurtik aurrera, Durangoko Artekale kaleko 23. zenbakian izango du bere egoitza Aralarrek. Herritar guztiei zabalik egongo den ekitaldiagaz inauguratuko dute lokala. Bihar, 12:30ean, egoitza berriaren aurkezpena egingo du Dani Maeztu Durangoko Udaleko zinegotzi eta Gasteizko legebiltzarkideak. Ondoren, 13:00etan, ekitaldi politikoa eskainiko dute Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramaileak, Mikel Anderez Durangaldeko Iratzarriko kideak eta Patxi Zabaleta Aralarreko koodinatzaileak. Azkenik, ekitaldiari luntx baten bitartez emango diote amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!