+ Dendak-ek antolatutako lehiaketan edonork parte hartu dezake. Argazkiak entregatzeko azken eguna azaroaren 30a da.
+ Dendak-ek antolatutako lehiaketan edonork parte hartu dezake. Argazkiak entregatzeko azken eguna azaroaren 30a da.
+ Dendak Durangaldeko merkatarien elkarteak I. Argazki Lehiaketa antolatu du. Gaia Durangotik igarotzen den erreka izango da. Deialdia zabala da eta nahi duten guztiek parte hartu dezkete; durangarrek zein handik kanpokoek, eta profesionalek zein zaleek.
Gehienez hiru argazki aurkeztu daitezke azaroa amaitu aurretik honako helbidean: masdendak@masdendak.com. Postaz bidaltzeko honako helbidea jakinarazi dute: Durangoko Plateruen Plaza 8, 48200, Durango. Argazkiekin batera, argazki bakoitzaren izenburua eta parte hartzailearen datuak (izen abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia, posta-helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa) zehaztu beharko dira. Adin txikikoek legezko ordezkarien izen deiturak eta NANa ere aurkeztu beharko dituzte.
Irabazleak 250 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 150 eurokoa. Beste sari bat ere egongo da, +Dendak Saria izenekoa (150 euro), baina atal honetan Durango, Iurreta, Abadiño, Izurtza eta Garaiko bizilagunak bakarrik sartuko dira. Merkatarien elkarteak webgune bat ere sortu du (wwwdurangoopina.com); bertan ipiniko dituzte aurkeztutako argazkiak eta jendeak bere iritzia eman ahalko du.
Lehiaketara aurkeztutako argazkien artean aukeraketa bat egin eta Durangoko dendetako erakuslehioetan erakutsiko dituzte.