Datorren martitzenean, azaroaren 9an, Maristak-Durango ikastetxeak Europako Kalitatearen Astean parte hartuko du, pertsonen kudeaketan duen esperientzia kontatuz.
Datorren martitzenean, azaroaren 9an, Maristak-Durango ikastetxeak Europako Kalitatearen Astean parte hartuko du, pertsonen kudeaketan duen esperientzia kontatuz.
\'Investors in People\' Urrezko Ziurtagiria jaso duen Durangoko ikastetxe honek, Lakuan egingo den Ekintza-tailerra abian jarriko du beste ikastetxe bategaz, eta Kalitatearen Euskal Agentziak Euskadi mailan zabalduko du.
\'Investors in People\' arauak, erakunde bateko pertsonen kudeaketan praktika honetarako mailak finkatzen ditu, horretarako lau printzipio oinarritzat hartzen dituelarik: konpromisoa, planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa.
Investors in People\'-k, indikatzaileak, planak, berrikusketak... erabiltzen dituzten erakundeak \"indartu egiten ditu, norbanakoa eta taldea gero eta gehiago kontuan hartzea lortuz\", prentsa oharrean azaldu dutenez.
Emaitza errealak elkarrizketatutako lagunek pentsatzen, deskribatzen eta baieztatzen dutenaren arabera neurtzen dira. Errealitatea sentitzen, antzematen … dutenaren bidez osatzen ei da.