IV. Erkidegoen Jaialdia, gaurtik aurrera

Anboto 2010ko aza. 5a, 09:00

Azaroaren 5tik 7ra hainbat kulturen bilgune bihurtuko da Landako Gunea.

Azaroaren 5tik 7ra hainbat kulturen bilgune bihurtuko da Landako Gunea. Aurreko aldietan legez kulturak batzea, elkarrekin harremanetan jartzea du helburu Erkidegoen Jaialdiak. Aurten Euskadi, Andaluzia, Extremadura, Palencia eta Nazioarteko Komunitatearen standak egokituko dituzte. Azken hori, Durangoko etorkinen elkarteek kudeatuta dago. Horrez gainera, ikuskizunen gunean, erkidegoen jaialdiaren bizkarhezurra den folklore jaialdia antolatuko dute. Haurrentzako tailerrak eta jolasak atonduko dituzte haurrentzako jolasgunean 11:00etatik 14:00etara. Musika kontzertuak eta emanaldiak ere antolatuko dituzte. Ostiralean, azaroaren 5ean, Gasteizko Udaleko dantza kontserbatorioko Jose Uruñuela dantza taldearen erakustaldia izango da. Azahar taldeak eta Xabier Aburruzagak (\'Denboraren Naufragoa\' lan berria aurkeztuko du) emanaldia eskainiko dute. Azkenik, aurtengo aldian lehenengo aldiz 2-5 urte arteko umeentzako jolas eremua prestatuko dute: larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. [img]http://www.anboto.org/images/8300/8382/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!