Kondaira elkarteak astelehenera artean, besteak beste, rol jokoen inguruko jardunaldiak antolatu ditu.
Egunero hainbat jokoren erakustaldiak eta lehiaketak egingo dituzte, eta mahai-inguruak ere egongo dira. Esaterako, gaur 22:30erako, Hitz egin dezagun zonbiei buruz izeneko mahai-ingurua antolatu dute. Lau egunetako programa osoa
www.ackondaira.com webgunean jaso daiteke.