Autobus geltokia atontzeko lekurik aproposena aztertzen dihardute

Anboto 2010ko urr. 31a, 12:00

Herriko Plan Orokorraren gaineko batzarretan aztertu eta erabaki beharreko gaia da Durango eta Gasteiz lotzen dituen autobusaren erabiltzaileendako herrigunean geltoki aproposa egiteko lekua.

Herriko Plan Orokorraren gaineko batzarretan aztertu eta erabaki beharreko gaia da Durango eta Gasteiz lotzen dituen autobusaren erabiltzaileendako herrigunean geltoki aproposa egiteko lekua. Oposizioko jeltzaleek zein gobernu taldeko ordezkariek \"beharrezko\" ikusten dute autobus geltokia; Iker Ballarin zinegotziaren berbetan, \"gobernuak kokapen egokiaren gaineko ideia bat badauka, baina, dioenez, \"oraindik gehiago aztertu behar da zer leku den egokiena\". Hain zuzen ere, joan zen hileko batzarrean mahaigaineratu eta \"gogorarazi\" zuen EAJk \"autobusaren erabiltzaileendako geltoki baten eta zerbitzuaren ordutegi zabalagoa\" behar dela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!