Gaurko manifestazioa deitu du Fumbarri enpresako komiteak

Anboto 2010ko aza. 2a, 11:00

Enpresa parean kontzentratuta egin zuten manifestaziorako deialdia greba mugagabean hamasei egun daramatzaten Fumbarri enpresako langileek.

Enpresa parean kontzentratuta egin zuten manifestaziorako deialdia greba mugagabean hamasei egun daramatzaten Fumbarri enpresako langileek. \"Durango eta Durangaldeko herritarrei eta, bereziki, langile borrokalariei\" egin diete azaroaren 2an, 12:00etan, Txiki-Otaegitik aterako den manifestaziorako deialdia. Greba mugagabean hamabi egun daramatzaten \"langileen egoeraren eta enpresako bazkideek gurekiko duten jarrera berri\" emateko deitu du enpresa komiteak lantokiaren ateetan prentsaurrekoa. Enpresaren bazkide eta arduradunekin atzo azkenengo batzarra egin zuten komitearen hiru ordezkariek jakinarazi dutenez, \"bigarren Lan Erregulazio Espedientean dago enpresa, gure lan baldintzak oso kaxkarrak dira dagoeneko, baina horrez gainera, jendea kaleratzen hasi dira orain\". Urriaren 27an, greba hasi zuten egunean, arduradunekin lehenengo batzarra egin zutenean, 2012ra arte adostua zuten enpresa hitzarmenean jasotako hainbat \"puntu berriro negoziatzeko\" proposamena egin zietela fundizioaren arduradunek salatu dute langileek. Hitzarmen horretan jasotakoak oinarrizko baldintzak direla, ez direla \"negoziagarriak\" azpimarratu dute prentsaurrekoan. Langileen ordezkarien eta enpresaren arduradunek eguaztenean egindako beste batzar batean, \"sinestezina badirudi ere, soldata izoztea proposatu digute\", salatu dute langileek agerraldian. Iaz, 2009an, \"enpresako bazkideen artean hiru milioi euro banatu zituztela\" ere gogora ekarri gura izan dute enpresa parean kontzentratutako langileek. \"Haserre gaude, baina gure lanpostuak modu duin batean bermatzeko borrokatzeko indarrez\", agertu dute langileen bozeroaleek. Horretarako, \"etekin ekonomiko soila alde batera utzi eta gurekin negoziatzera jar daitezela\", eskatu diote langileek enpresaren kudeatzaileei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!