Alerta horia gaurko, haizeteagatik

Anboto 2010ko urr. 29a, 10:00

Hego-osagaiko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da.

Hego-osagaiko haize boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da. Euskalmetek haize bolada gogorrak espero ditu gaurko, eta Herrizaingo sailak, hori dela-eta, alerta edo abisu horia ezarri du. Durangoko Udalak ere bat egin du deialdiagaz, eta herritarrei aholku sorta helarazi die: atea eta leihoak ixteko, aldamioen azpitik ahal dela ez pasatzeko. Merkataritzako establezimenduetako arduradunek, berriz, erretiratu egin behar dituzte euren lokaletako toldo, beladore eta antzeko objektuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!