Azaroan eta abenduko lehenengo hamabostaldian %5eko deskontua lortu daiteke 88 komertziotako produktu guztietan.
Azaroan eta abenduko lehenengo hamabostaldian %5eko deskontua lortu daiteke 88 komertziotako produktu guztietan.
Durangoko + Dendak merkatarien elkarteak jakin eragin duenez, azaroan eta abenduko lehen hamabostaldian Durango Txartelaren bidezko salerosketen egitasmoan sartuta dauden 88 komertzioetan erosten dutenek %5eko deskontua izango dute produktu guztietan. Gainera, abenduan zehar Durango Txartelaren bidez erosten dutenak izotz pistarako 300 sarreraren zozketan sartuko dira eta 2010 amaitu arte Izurtza eta Otxandioko Avia gasolindegietan %3ko deskontua izango dute. Azkenik, azaroan txartela egiten dutenek euritako bat eta Euskal Harleyren erregalu bat jasoko dute.
2009ko azarotik hona 668.000 euro fakturatu dira Durango Txartelaren bidez egindako erosketei esker. Txartela egitea doakoa dela gogoratu eragin du + Dendak-ek.