Aralarrek hileta zibilak arautzeko ordenantza proposatu du

Anboto 2010ko urr. 26a, 12:16

Alderdiak ordenantzaren oinarrian gaur egungo gizarteak duen beharrizana dagoela deritzo.

Alderdiak ordenantzaren oinarrian gaur egungo gizarteak duen beharrizana dagoela deritzo. \"Erlijiorik gabe bizitzea hautatu dutenen omenez ospakizun duin eta pertsonala egin ahal izateko, hildakoen aldeko hileta edo omenaldi zibilak egiteko aukera izatea\" da Aralarrek Durangoko udaletxean aurkeztu duen proposamenaren helburua. Aralarrek Durangoko Udalean ordenantza proposamena aurkeztu du, \"hildakoen alde agur edo omenaldi zibilak egiteko araudia\" deritzona. Alderdiak ordenantzaren oinarrian gaur egungo jendarteak duen beharrizana dagoela deritzo, \"ideologia, erlijio eta kulturaren aldetik aniztasun handiko gizartea baitugu, eta ohitura eta ekitaldi sozialak adierazteko modua etengabe aldatzen ari delako\". Horren haritik, erakundeei dagokie, Aralarren iritziz, \"gizarte ez-konfesional eta laikoan pertsonen eta komunitateen askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gurtzakoa bermatzea\". Durangoko Udaleko Aralarren bozeramaile Dani Maeztuk azaldu du \"herri batzuetan ere antzeko ordenantzak onartu dira eta ezinbestekoa da Durangon ere hildakoen aldeko hileta edo omenaldi zibilak egiteko aukera ematea\". Ildo horretatik, proposamenak jasotzen du \"erlijiorik gabe bizitzea hautatu dutenen omenez ospakizun duin eta pertsonala egin ahal izateko aukera eskaintzea\". \"Gure gizartean, eta geure herrian bertan, erlijio batzuek beren hildakoei agur esateko ospakizun liturgikoetarako toki edo tenpluak dituzten moduan, Durangoko Udalari dagokio egunetik egunera handitzen ari den eskaera sozial bati erantzutea\", esaten du ordenantzak atarikoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!