Errekako ura kolore berdez tindatu dute "herritarrak AHTaren ondorioez ohartarazteko"

Anboto 2010ko urr. 25a, 10:00

Mañariko erreka kolore berdez tindatu zuten domekan, Durangoko Alde Zaharrean. Mugitu Mugimendua izeneko taldeak ekintza bere gain hartu eta panel informatiboa jarri zuen ondoan. Kutsakorra ez dela azaldu dute.

Mañariko erreka kolore berdez tindatu zuten domekan, Durangoko Alde Zaharrean. Mugitu Mugimendua izeneko taldeak ekintza bere gain hartu eta panel informatiboa jarri zuen ondoan. Kutsakorra ez dela eta \"herritarrak AHTaren ondorioez ohartarazteko ekintza\" izan dela azaldu dute. Fluoreszeina sodikoa erabili zuten tindatzeko; \"ura eta izadia kaltetzen ez duena\" prentsa oharrean azaltzen dutenez. Beste herri batzuetako errekak ere kolore berdez agertu ziren, Abadiñon eta Zornotzan esaterako. Guztira, Euskal Herriko 18 herritan egin zuten ekintza, tartean Bilboko Arriaga alboan, Ibaizabal tindatuz. [img]http://www.anboto.org/images/8300/8344/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!