Martitzen eta eguaztenetan emango dituzte menuak sei eurotan.
Martitzen eta eguaztenetan emango dituzte menuak sei eurotan.
Aurreko urteetan egin izan duten moduan aurten ere Durangoko lanbide ikastetxeko sukaldaritza eta tabernari-zerbitzari arloko ikasleek, euren ikasketak osatzeko eta hauek praktikan ipintzeko helburuarekin, jantokian menuak eskainiko dituzte. Azaroaren 3tik aurrera, martitzen eta eguaztenetan egongo dira menuak sei eurotan.
Erreserbak egiteko telefono bat egokitu dute: 94 623 25 22