Durangon ere etxe bat miatu du poliziak

Anboto 2010ko urr. 22a, 10:44

Polizia Nazionala Askatasun etorbideko etxe batera sartu da gaur gauean, Segiren kontrako operazioaren baitan.

Polizia Nazionala Askatasun etorbideko etxe batera sartu da gaur gauean. Oraindik ez dago argi atxiloketaren bat izan den ala ez, baina Espainiako poliziak gaur gauean Segiren kontra buruturiko operazioan Durangoko etxe bat ere miatu dute. Askatasun etorbideko etxe batean sartu da Polizia Nazionala. 14 gaztetik gora atxilotu dituzte Euskal Herrian eta Katalunian, eta berri agentziek diotenez inkomunikatu egin dituzte guztiak. Duela urtebete jazo zen Segiren aurkako azken operazioa, 34 atxiloketagaz. Ibai Esteibarlanda elorriarra eta Eñaut Aiartzaguena iurretarra atzeman zituzten, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!