Datorren astelehenetik barikura Kurutziaga eta Pablo Pedro Astarloa kaleek bat egiten duten ingurua konponduko dute. Ondorioz, astelehenetik barikura Kurutziagara joateko Txatxienatik bideratuko dute trafikoa.
Datorren astelehenetik barikura Kurutziaga eta Pablo Pedro Astarloa kaleek bat egiten duten ingurua konponduko dute. Ondorioz, astelehenetik barikura Txatxienatik bideratuko dute trafikoa.
Zonalde horretan, harlauzak kendu eta asfalto inprimatu delakoa ipiniko dute, \"gogorragoa delako eta trafiko emariari hobeto eutsiko diolako\", Aitziber Irigoras alkatearen esanetan. Materiala aldatu arren, \"zonaldeak oraingo estetiko mantenduko du\". Ondorioz, datorren astean, Montevideotik ezingo da Pablo Pedro Astarloa kalera sartu. Beraz, Kurutziagara Txatxiena eta Juan Mari Altuna kaleetatik bideratuko dute trafikoa.
Horrez gainera, Andra Marian eta hari perpendikular dauden Alde Zaharreko kaleetan (Barrenkale, Goienkale, Artekale eta Kalebarrian) hondatuta dauden zonaldeak konpontzen hasi dira asteon. Lanek 10 aste iraungo dute. Azpialdeak saneatu eta harlauza berriak ipiniko dituzte. Lanak tramuka egingo dituzte eta lanak egin ondoren zonalde horiek hiru-lau egunez itxita egongo dira, harlauzak egonkortuta eta gogor geratu daitezen.
Amaitzeko, lan horiek amaitzean direnean, Goienkale osoko harlauzak leunduko dituzte, mugikortasuna erraztuz: \"Horrek ez du esan nahi labainkor geratuko denik; leunago egongo da eta ez da labain geratuko\".
Lan horiek guztiek 156.000 euroko aurrekontua dute. Horietatik 113.000 euro Merkaguneko diru-laguntza da eta gainerakoa udalarena.