Lanok trafikoan eragina izan dezaketela azaldu dute udaletik.
Lanok trafikoan eragina izan dezaketela azaldu dute udaletik.
Batetik, Goienkaleko harlauza grisak leunduko dituzte, gainetik ibiltzeko \"deserosoak\" direlako. Bestetik, Alde Zaharrean han-hemenka hondatuta dauden guneak konponduko dituzte; tartean Kurutziagako iturriaren ondoko gunea.
Gutxi gorabehera hilabete biko iraupena izango dute lanek. Egun zehatz batzuetan alde zaharreko trafikoan aldaketak eragin ditzaketela adierazi dute udaletik, prentsa oharrean azaldu dutenez.