Goizetik gauera arteko egitarau zabal izango da gaur Durangoko Sanfaustoetan. Doctor Deseok kontzertua eskainiko du Landakon, 23:00etan.
Goizetik gauera arteko egitarau zabala izango da gaur Durangoko Sanfaustoetan. Doctor Deseok kontzertua eskainiko du Landakon, 23:00etan.
Azken txanpan sartu dira Sanfaustoak. Gaur, ekitaldien artean, patata tortilla txapelketaren hirugarren edizioa 18:30ean, Luhartzen erromeria Txosnagunean, Tabirako musika bandaren kontzertua 11:45ean... Doctor Deseo taldearen kontzertua izango da eguneko ekitaldi esanguratsuenetakoa.
Bestalde, gaur mozorrotzeko ohitura du jende askok, eta Txosna batzordeak ere zirkua ipini du gai moduan.
Hemen egitaraua:
UDALAREN EGITARAUA
10:00 Kalejira Tabira musika bandarekin
San Fausto auzotik.
11:00 Kalejira txistulariekin. Nekazaritza Azoka Merkatu Plazaren inguruan.
11:00/14:00 Txirrista erraldoia eta laberintoa txiki eta nagusientzat Ezkurdin.
11:45 Tabira musika bandaren emanaldia J.M Barandiaran Egoitzan.
13:00 Afrikako erritmoak M´Lomp taldearekin Udaletxeko plazatik. Haurren mozorro kalejira eta sari banaketa Andra Marian.
16:00/19:00 Txirrista erraldoia eta labirintoa txiki eta nagusientzat Ezkurdin. Udal Ludoteka: sukaldaritza tailerra Ezkurdin.
18:00 \'Kresalaren usaina\', Potxin eta Patxin pailazoen haur-ikuskizuna Santa Ana plazan. Kalejira Sugarri fanfarriarekin.
18:30 III. Patata Tortilla Txapelketa Merkatu Plazan.
19:00 \'Dibertitzeko eta zeure burua babesteko errezetak, ideiak eta aholkuak\' Andra Marian.
19:30 Kale antzerki ibiltaria eta musikala Andra Mariatik: \'La Troupe\', Les Enfats taldea.
20:30 Abba klonikoen kontzertua.
23:00 Fabulosa orkestra Ezkurdin. Baita Powerage eta Doctor Deseoren kontzertua Landakon.
TXOSNAGUNEA
(AMNISTIAREN ALDEKO EGUNA)
13:00: Kantu poteoa.
19:00: Zirko ikuskizuna Alde
Zaharrean. Gauean disfraz lehiaketa.
21:00: Kalejira brindisa.
22:00: Erromeria Luhartz taldeagaz.
00:00: Playback lehiaketa
GAZTETXEA
19:00: Punk poteoa: Sapuetxetik karpara.
22:00: Kontzertuak: Lagunita mental, Bajo presion.