Natxo Martinez: "Burutik pasatu ere ez zaigu egiten bertan behera utzi dezaketenik"

Anboto 2010ko urr. 14a, 14:17

Eguazteneko \'Zezenak dira\' ekimenean 16 urtetik beherako askok parte hartu zutela-eta Ertzaintzak Udalari jakinarazi zion horren berri emango ziola Jaurlaritzari. Oraindik ez dute jakinarazpenik jaso, baina Natxo Martinez Jai Batzordeko buruak zigor posibleen gaineko prentsaurrekoa eman du. Legeak ekimena bertan behera uztea ere ahalbidetzen duen arren, Martinezek kontua \"abisu soilean\" geratuko dela uste du.

Eguazteneko Zezenak dira ekimenean 16 urtetik beherako askok parte hartu zutela-eta Ertzaintzak Udalari jakinarazi zion horren berri emango ziola Jaurlaritzari. Oraindik ez dute jakinarazpenik jaso, baina Natxo Martinez Jai Batzordeko buruak zigor posibleen gaineko prentsaurrekoa eman du. Legeak ekimena bertan behera uztea ere ahalbidetzen duen arren, Martinezek kontua "abisu soilean" geratuko dela uste du. Eusko Jaurlaritzaren Jai eta Ikuskizunen legea betetzen den ikuskatzeko ardura daukan Ertzaintzak Udalari jakinarazo zionez, eguazten goizeko Zezenak dira ekimenean 16 urtetik beherako gazte "askok" parte hartu zuten, eta ikuskizunen gaineko gorabeherekin Jaurlaritzara bidali ohi duten aktan hori jasoko dutela esan zieten. Hain zuzen, 1995eko 334 legeko 108. artikulua hautsi dute, 16 urtetik beherakoen parte hartzea debekatzen duena. Zezenak dira hurrengo zapatuan egitekoa denez, Jaurlaritzaren jakinarazpena beranduen ere gaur jaso beharko litzatekeela uste dute. [img]http://www.anboto.org/images/8200/8280/1.jpg[/img] Ondorioz, atzo eguerdian Natxo Martinez Jaien Batzordeko buruak Udalak jaso ditzakeen zigor posibleen gaineko prentsaurrekoa eman zuen. 16 urtetik beherakoen parte hartzea "masiboa" izan zela onartu ondoren, legea aztertu eta akats oso grabe batek jaso dezakeen zigorra baztertu egin dute: "Jendearen bizia arriskuan ipintzen dela uste denean ematen da akats oso grabeen kasua. Harmailek erortzeko arriskua dutenean edo hesiak behar moduan ipinita ez daudenean. Ez dugu uste kasu hau denik". Baina arau hauste grabea leporatzea posible ikusten dute eta horrek 1.200 eurrotik 30.000 eurora arteko zigorra izan lezake. Gainera, zigor horrek ez ei du Zezenak dira ekitaldia aldi batera bertan behera geratzea eragozten. Sei hilabetetik hainbat urtera arteko izan daiteke zigor hori. Hala ere, Martinezek gogoratu du lege hori indarrean ipini zenetik, Udalak ez duela "ezta abisu berbalik ere jaso". Beraz, "burutik pasatu ere ez zaigu egiten bertan behera utzi dezaketenik", eta Udalak jaso duen ildo horretako lehenengo abisua denez, "abisu soilean" geratuko dela uste dute. Gurasoei erantzukizuna eskatuz Bestalde, atzo goizean Durangoko alkate Aitziber Irigoras udaltzaingoaren buruagaz batzartu zen, zaintza prozedura zelan hobetu daitekeen aztertzeko. Horrez gainera, Jai Batzordeak ere gai hori aztertuko duela aurreratu ondoren, gazteen gurasoei erantzukizunez jokatzeko eskatu die Martinezek, horrelako bigarren espediente batek ekarri ditzaken ondorioez ohartaraziz. Bizkaian "beste hainbat herritan horrelako ekimenak bertan behera geratu badira segurtasun neurriak bete ez dituztelako izan da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!