Lesioa baten ondorioz bere omenezko partidua harmailetatik ikusi behar izan zuen Felix Espillak. Partidua hasi aurretik Durangoko pilota zaleek txaloz eskertu zioten zestari hainbeste urtean emaniko guztia.

Partidua hasi aurretik, Felix kantxaren erdira irten zen Durangoko zaleek urteetan erakutsi dioten babesa eskertzeko. Zaleek txaloz eta zutik eskertu zioten berriatuarrari hainbeste urtean eman duen ikuskizuna. Master Jaiko lehendakari Aitor Totorikak zilarrezko gurutze bat eman zio Felixi. Hain zuzen, gurutze hori Totorikak 1978an jaso zuen orduko Durangoko alkatearen eskutik munduko txapelketa irabazi zuenean.
Partiduari dagokionez, Bereikua eta Enbilek 35-30 menderatu zituzten Goikoetxea eta Pradera. Bereikua inspiratuta ibili zen atzean eta 9-21 aurreratu ziren. Ondoren, Goikoetxeak bere klasea atera era partidua estutu zuen 24-28. Hala ere, abantailari eusteko moduan egon ziren urdinak.
[img]http://www.anboto.org/images/8200/8277/1.jpg[/img]