Udalak zigorra jaso dezake 16 urtetik beherakoek parte hartu dutelako

Anboto 2010ko urr. 13a, 14:57

Ertzaintzak jakinarazi die gaur goizeko Zezenak dira ekimenean 16 urtetik beherako hainbat gaztek parte hartu duela.

Ertzaintzak jakinarazi die gaur goizeko Zezenak dira ekimenean 16 urtetik beherako hainbat gaztek parte hartu duela. Gaur (urriak 13) goizean jokoetan eta ikuskizunetan legea betetzen dela ikuskatzeko ardura duten Ertzaintzaren alorretik abisu bat jaso du Durangoko Udalak. 16 urtetik beherako gazteek ezin dute \'Zezenak dira\' ekimenean parte hartu eta \"Ertzaintzak jakinarazi digunez gaur goizeko ekitaldian adin hortatik beherako hainbat gaztetxo ikusi dituzte\", adierazi du Natxo Martinez Jai Batzordeko buruak. Horregatik zigorra jaso dezakeet Eusko Jaurlaritzatik. Oraindik ez dakite zigorrik jasoko duten eta zenbaterainokoa izan daitekeen: \"Zigor administratiboa izan daiteke, baina ekimena bertan behar geratzea ere ezarri dezakete\". Gaur horren gaineko informazioa batzen saiatuko dira eta bihar 12:00etan prentsaurrekoa eskainiko dute udaletxean xehetasun guztiak emateko. Iaz arte \'Zezenak dira\' ekimenean parte hartzeko adin muga 14 urtetan zegoen, baina araudia aldatu dute eta orain 16 urtetik beherakoentzako galerazita dago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!