Jaietako egun handia da gaurkoa Durangon: urriaren 13a, San Fausto eguna. Jaiak ibilbidearen erdia bete du dagoeneko.
Jaietako egun handia da gaurkoa Durangon: urriaren 13a, San Fausto eguna. Jaiak ibilbidearen erdia bete du dagoeneko.
Gaur tradiziozko ekitaldiak egingo dituzte Durangon. 12:30ean, ohiturazko artopilen banaketa eta ohorezko aurreskua izango dira Udaletxeko plazan. Dantzariak ere hurreratuko dira bertara. Arratsaldean, besteak beste, balkoitik balkoira bertso saioan abestuko dute Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Etxahun Lekuek.
URRIAK 13, EGUAZTENA (SAN FAUSTO EGUNA)
10:00/14:00: Itsasoko haur parkea Ezkurdin.
10:30/13:00: Txu txu trena Landako Gunetik.
11:00: Kalejira txistulariekin. \'Se te va la olla\' sukaldeko tresneria berrerabiliz egindako jokoak Ezkurdin.
12:00: Paella Txapelketa, San Fausto auzoan.
12:30: Txalaparta Udaletxeko plazan. Ohorezko Aurreskua eta Artopilen banaketa. Ondoren, \'Dantzari dantza\' Kriskitin dantza taldearekin eta \'Larrain dantza\'.
14:00: Bazkaria hirugarren adinekoentzat Landako Gunean Rex taldearekin.
16:30: Sugarri fanfarrea, San Fausto auzoan.
17:00/19:00: Udal Ludoteka kalean: feltrozko eskulanen tailerra Ezkurdin.
17:30: Txokolatada eta jolasak San Fausto auzoan.
18:30: Kalejira Alde Zaharrean, Always Drinking Marching Band taldearekin.
19:30: \'Balkoitik balkoira\' bertso saioa: Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Etxahun Lekue arituko dira bertsotan Udaletxeko Plazan.
20:00: \'Gladys mercado y sus mariachis\' taldearen kontzertua Andra Marian.
20:30: \'Pantxika Lamur\', Zirika Zirkus helduentzako antzerki ikuskizuna Santa Ana Plazan.