Txikien eguna, gaur, San Fausto bezperatan

Anboto 2010eko urriaren 12a

Txikien eguna izango da umeentzako ekitaldien artean esanguratsuena aurtengo Sanfaustoetan. Gaurko etxeko txikienentzako ekitaldi ugari eratu dituzte, eta txupinazoa eta pregoi txikia ere botako dituzte umeek, eguerdiko 13:00etan, Udaletxeko balkoitik.

Txikien eguna izango da umeentzako ekitaldien artean esanguratsuena aurtengo Sanfaustoetan. Gaurko etxeko txikienentzako ekitaldi ugari eratu dituzte, eta txupinazoa eta pregoi txikia ere botako dituzte umeek, eguerdiko 13:00etan, Udaletxeko balkoitik. Aurretik, tailerrak prestatuko ditu Iñurri skaut taldeak, eta Larrasoloeta taldeak xake txapelketa antolatuko du. Egunean zehar txu-txu trena ibiliko da kalez kale, gainera. Arratsaldeko 17:30ean, \'Ezagutu bidegorria\' izeneko haur-motorren kontzentrazioan parte hartu ahal izango dute, 2 urtetik 5era bitartekoek. Ondoren, txokolatadagaz indarberritu eta Deabru Beltzak taldearen haur-kantaldira batuko dira jaiagaz segitu gura dutenak, Landako Gunean. URRIAK 12, MARTITZENA (TXIKIEN EGUNA) 10:30:/13:00 Txu-txu trena Landako Gunetik. 10:30: Marmitako Txapelketa, Merkatu Plazan. 11:00: Kalejira txistulariekin, Alde Zaharrean. 11:00/13:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin. 11:00/14:00 Circomotik Zirkuko jokoak Ezkurdin. 11:30: Umeentzako tailerrak Udaletxeko plazan. 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak Alde Zaharrean. 13:30: Txupinazo txikia eta pregoia Udaletxeko balkoitik. Ondoren, ohorezko aurreskua. 15:30: Abesti herrikoiak, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin, Merkatu Plazan hasita. 16:30/19:30: Circomotik Ezkurdin. 17:30: \'Ezagutu bidegorria\', haur-motorren kontzentrazioa Andra Maritik Landako Guneraino. 18:30: Txokolatada Landako Gunean. Deabru Beltzak taldearen haurrentzako dantzaldia Landako Gunean. 20:00 Lost Soul. Hip hop ikuskizuna, Santa Anan 22:30 Goseren kontzertua Ezkurdin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!