Durangoko jaiak martxan jarri zituzten zapatuan jaurtitako txupinazoarekin. Jon Sarobek irakurri zuen pregoia Udaletxeko balkoitik. Udaletxe aurreko plaza jendez gainezka egon zen.
Udaletxe aurreko plaza jendez gainezka egon da gaur eguerdian Jon Saroberen pregoia entzun eta txupinazoaren zain. jai egitarau zabala antolatu dute aurten Durangon. Adin guztietarako ekintzak prestatu dituzte jaietarako. Txosnagunean paella eta tortilla txapelketa, Azoka Ekologikoa, erreka jaitsiera, umeentzako tailerrak eta beste hainbat ekitaldi prestatuko dituzte.
Jaietan hogeita hamarretik gora talderen doinuak izango ditugu entzungai. Egitarauak jasotzen dituen taldeetako asko eskualdekoak dira: Hilbete, The Mockers, Flores de Cartón, Shock Asalto, Disorders, Trastorno, Luhartz, Iheskide, Zebel, Durangoko Orfeoia, Alerta, Lor eta Tabira Musika Banda, esaterako. Gainera, Violadores del Verso, Estricalla, Golden Apple Quartet, Des-kontrol, Anger, Governors, Ze Esatek!, Surfin Kaos, Eraso!, Gose, Atom Rhumba, KOP, Anari, Powerage, Sorkun eta Doctor Deseo ere bai.