Golden Apple Quartet gaur, Andra Marian

Anboto 2010ko urr. 10a, 14:51

Golden Apple Quartet taldeak ikuskizuna eskainiko du gaur Sanfaustoen baitan, 22:30ean Andra Marian.

Golden Apple Quartet taldeak ikuskizuna eskainiko du gaur Sanfaustoen baitan, 22:30ean Andra Marian. Donostiako taldeak musika eta antzezpena bateratuko ditu gaurko emanaldian, eurek egin ohi duten legez. Ez da umorerik faltako gaueko ekitaldi honetan. Bestalde, arratsaldean ere izango da zer egina Durangon. Esaterako, bertso saioa eratu du Txosnen batzordeak 17:00etarako, Pinondon. Gaztediskojaia ere izango da 19:30ean Ezkurdin. URRIAK 10, DOMEKA 07:00: Diana txistulariekin (martitzen, eguazten, zapatu eta domekan ere bai) 07:30: \'Zezenak dira\' dultzaineroekin (martitzen, eguazten, zapatu eta domekan ere bai). 10:00/14:00: Haur parke espaziala Ezkurdin. 10:00/14:00: Rokodromoa eta tirolina, Landako Parkean. Udal Ludoteka, Ezkurdin. 10:00: XXXVI. San Fausto Marrazki Lehiaketa San Fausto auzoan. 11:00: Kalejira txistulariekin. XI. Mikologia Erakusketa, Merkatu Plazan. 12:00 Txino txapelketaren hasiera San Fauston. 12:00:/14:00 Arku tirorako gunea Landako Parkean. Ponian ibiltzeko aukera, Landako Parkean. 12:30 Trikitixa Alde Zaharrean, Txiri Txirirekin. 13:00 Bilbainadak: Los 5 Bilbainos, Andra Marian. 17:00 Toricos de la Navarreríaren entzierro txikia, Alde Zaharrean. 18:00 Kalejira Alde Zaharretik, Nesken fanfarrearekin. 19:30 Gazte Diskojaia, DJ Fer eta Angirekin Ezkurdin. 20:00 \'Camping remove\' kale antzerkia Trapu Zaharra taldearekin, Santa Ana plazan. 22:30 Golden Apple Quartet taldearen kontzertua Andra Marian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!