Durangoko jaietan txosnaguneak bere egitaraua antolatzen du. Urtero legez, ahalik eta egitarau aberatsena eta oparoena antolatzen saiatu direla azaldu digute txosna batzordekoek.
Zapaburu konpartsak egitarauko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ohiko ekimenez gainera, aurten jai giroa gauetik egunera ekarri guran, jaietako bi domeketan txosnak zabalik egongo dira. Egunez jaia bizitzeko apustu horretan kokatu dute urriaren 10ean antolatuko duten Azoka Ekologikoa.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuagaz paella eta tortilla lehiaketak prestatuko dituzte txosnagunean.
Zapaburu gazte konpartsari ongietorria egingo diote. Eurak izango dira aurten pregoia irakurtzeko ardura izango dutenak. Pinondon Bultza eta Zapaburu konpartsen bi karpa jarriko dituzte. (www.durangokotxosnak.org)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!