Ezkurdiko zuhaitz bat bota du haizeteak

Anboto 2010ko urr. 4a, 12:17

Bart tilo izeneko zuhaitza sustraitik erauzi du haizeteak Ezkurdi parkean

Bart tilo izeneko zuhaitza sustraitik erauzi du haizeteak Ezkurdi parkean. Abisu horia deituta zegoen bart Durangaldean. Zonalde irekietan 100 kilometro ordura arteko haizeak iragarrita zeuden eta zonalde itxiagoetan 80 kilometro ordura artekoak. Ondorioz, haizeak Ezkurdi plazako tilo izeneko zuhaitz bat sustraietatik erauzi du bart. Gaur (urriak 4) goizean udaleko hainbat langile zuhaitza zatitzen eta handik erretiratzen ari ziren. [img]http://www.anboto.org/images/8200/8229/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8200/8229/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!