Astelehen, martitzen eta eguztenetan egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara.
Astelehen honetan hasi eta datorren urteko ekainera arte, Olgetan izeneko ludoteka antolatuko du Berbaro euskara elkarteak Plateruenean. Astelehen, martitzen eta eguztenetan egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara.
Kalitatea hobetu asmoz aurten berrikuntzaz beterik dator ludoteka. Eszenatokitik anfiteatrora pasatu eta gehienezko kopurua 24 haurrentzako —hiru eta zortzi urte bitartekoak— mugatu dute. Urtean zehar mota guztietako tailerrak eta jolasak egingo dituzte. Gainera, hileko domeka bitan ere ikuskizunak antolatzen dituzte. Ludotekako gehinezko kopurua kontrolatzeko atean orri bat ipiniko dute eta heldu ahala gurasoek euren izena idatziko dute.