Bizkaian, industriari dagokionez, Ezkerraldeko poligonoetan izan du jarraipenik handiena.
Bizkaian, industriari dagokionez, Ezkerraldeko poligonoetan izan du jarraipenik handiena.
Joan zen eguazteneko grebaren eskualdeko datu zehatzik ez dute jakinarazi UGT eta CCOO sindikatu deitzaileek. Tren zerbitzuetan, esaterako, gutxieneko zerbitzuak bermatu zituzten. Dena dela, CCOOk egindako balorazioan onartu du \"Euskadin grebaren eragina txikia\" izan zela, \"denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik\".
Sindikatu deitzaileen arabera, Bilbon antolatutako manifestazioan \"8.000 lagunetik gora batu ziren\". Gasteizen \"2.500 lagunek\" bat egin zuten manifestazioagaz, eta Donostian \"2.000 lagunek\". CCOOk emandako datuen arabera, Bizkaian, industriari dagokionez, Ezkerraldean grebak izandako atxikimendua \"handia\" izan da, \"El Campillo lako poligonoetan\". Irakaskuntza publikoan, Bizkaiari dagokionez, \"Leioan %70eko jarraipena\" izan duela adierazi dute sindikatuek. UGT sindikatuko idazkari nagusi Damaso Casadoren berbetan, Euskal Autonomia Erkidegoan \"70.000 lagunek eta UGTko 3.600 sekzio sindikalek sinatu dute grebarekiko atxikimendua\".