Auto istripua gaur goizean Durangon

Anboto 2010ko ira. 29a, 12:26

Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute.

Istripua gertatu da goizeko 08:50ean BI-623 errepidean Orozketako bidegurutzean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute eta emakume bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. Suhiltzaileak ere bertara gerturatu dira gidaria harrapatuta zegoelakoan, baina ez dute atera behar izan. Ertzaintzak errei bat zarratu du Durangoko norazkoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!