Herrizaingo sailak debekatutako manifestazioa bertan behera utzi dute antolatzaileek

Anboto 2010ko ira. 27a, 13:18

Barikuan debekatu zuten mobilizazioa, eta antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dutela jakin eragin du Herrizaingo sailak.

Barikuan debekatu zuten mobilizazioa, eta antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dutela jakin eragin du Herrizaingo sailak. Herrizaingo sailak gaurko deitutako manifestazio bi debekatu zituen barikuan, Durangon eta Alonsotegin deituak. Alonsotegiko debekuan berretsi da Jaurlaritza, eta Durangokoaren kasuan, deitzaileek bertan behera utzi dutela esan du. Debekuak \"delitua sortzen duten lema batzuengatik\" ezarri dituela adierazi du Herrizaingoak, \'Borroka da bide bakarra\' edota \'Herriak ez du barkatuko\' adibide legez ipinita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!