Astelehenerako deituta zegoen manifestazio bat debekatu du Herrizaingo sailak

Anboto 2010ko ira. 24a, 15:08

Deialdiko lemak delitua eragin dezakeen susmoagatik galarazi du mobilizazioa.

Deialdiko lemak delitua eragin dezakeen susmoagatik galarazi du mobilizazioa. Herrizaingo sailak datorren astelehenean, irailak 27, Durangon eta Alonsotegin ospatzekoak ziren bi manifestazio debekatu ditu, eta halaxe jakin eragin die gaur deitzaileei. Debekua arrazoitzeko, deialdiko lemak delitua eragin dezakeen ustea agertu du Herrizaingo sailak. Irailaren 27a Txiki eta Otaegi ETAko militanteak erail zituzten egunaren (1975ean) urtemuga da, eta ezker abertzaleak urtero antolatu ohi du mobilizazioren bat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!