PSE-EE: "Babes ofizialeko bizilekuena oraindik konpondu gabeko arazoa da"

Anboto 2010ko ira. 24a, 13:09

Bost urtean babes ofizialeko \"70 etxebizitza bakarrik\" eraiki direla diote sozialistek.

Bost urtean babes ofizialeko \"70 etxebizitza bakarrik\" eraiki direla diote sozialistek. Errotaritxuena auzune berrian babes ofizialeko 58 etxebizitza eraikiko dituzte, baina PSE-EEk salatu duenez eremu hori \"gainditu gabeko irakasgaia da gobernu taldearentzat bost urtean 70 bakarrik eraiki direlako\". Ildo horretatik, PSE-EEk Etxebizitzarako Politika Aktiboa negoziatu zuen gobernu taldeagaz \"egun dauden etxebizitzarako 1.200 eskariei aurre egiteko asmoz\". Horrela, Faustegoienan eta Arripausuetan babes ofizialeko 250 etxebizitza eraikiko direla gogoratu dute. Eraikitzen sozietate publikoa egitasmo horiek gauzatzeko \"baliabideekin hornitzea\" ere eskatu dute. Azkenik, gogoratu dutenez, Eusko Jaurlaritza Aramotzen eraikitzen ari diren etxebizitzetatik 48 (24 alkiler sozialekoak) eta San Rokeko beste 143 babes ofizialekoak dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!