Malagako Expo Gay azokan egongo da turismo bulegoa

Anboto 2010ko ira. 24a, 11:24

Urriaren 15etik 17ra Negozio eta Turismo Gay-aren Nazioarteko Feria ospatuko dute Malagan eta hantxe egongo da Durangoko turismo bulegoa.

Urriaren 15etik 17ra Negozio eta Turismo Gay-aren Nazioarteko Feria ospatuko dute Malagan eta hantxe egongo da Durangoko turismo bulegoa. Expo Gay azokan LGTB (lesbiana, gay, transexsual eta bisexualen kolektiboa) taldeak negozioetan eta turismoan duen eragina aztertu eta eremu horretan egun dauden eskaintzak eta eskariak zeintzuk diren definituko dituzte. Azoka horren barruan, besteak beste, zine gay-ari buruzko nazioarteko jaialdi bat egingo dute eta Auto Gay-en Areto bat ere atonduko dute. Azokan 180 stand egongo dira 5.500 metro karratutan banatuta. Antolatzaileek azoka 10.000 lagunek bisitatuko dutela itxaroten dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!