Errotaritxuena auzunearen inaugurazioaren harira, Aralarrek Durangoko hirigintzaren inguruan hausnarketa estrategikoa abiarazteko sasoia dela uste du. Hona hemen bidalitakoa idatzia:
\"Odi-Bakar enpresa zegoen lur sailean, Durangon, urbanizazio zonalde berria inauguratuko da. Horren aurrean, Aralarren iritziz momentu egokia da Durangoko hirigintzaren inguruan hausnarketa estrategikoa abiarazteko. Hain zuzen ere, hausnarketa hori egin ezean herri zatikatua bilakatzeko arriskua baitago.
Gaur inauguratzen den zonalde horretako mugan trenbideak egoten jarraitzen du.Trenbide hori etorkizunean kendu egingo da, baina horren ondorioz liberatzen den espazioa Durangoko hirigintzan nola integratuko den definitu gabe dago. Gainera, zonalde horren mugan gune industriala dagenez aldi berean, egoera horrek arazoak sortzen ditu.
Hiriaren barnean dagoen industria industrialdeetara eramatearen alde gaude, Eguzkitzara esate baterako. Eta bereziki arduratzen gaitu zonalde horrek duen garapen ezak, Udalaren erruz. Aralarrentzako badaude formulak, ordenantzak, hitzarmenak, arau aldaketak.. industrialdeetan industria biltzeko eta zenbait fabriken migrazioa errazteko beti ere Durangon barne. Baina gobernu taldeari Eguzkitza sektoreko garapena eraginkor kudeatu dezala eskatzen diogu.
Bestalde, Odi Bakar moduan ezagutzen den lursailean 60 BOE (Babes Ofizialeko Etxea) eraikiko dira. Udalak etxebizitza horiek monetarizatu eta besterendu ditu, jabetzan etxebizitza publikoak eraiki ahal izateko. Durangon 1200 pertsonak du Etxebiden izena emanda eta horrek etxebizitza beharra larria dela esan nahi du. Horregatik esan dezakegu 60 BOE eraikitzea albiste ona dela, baina egin daitezkeen irakurketa populisten aurrean zera esan nahi dugu, etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko benetako erronka alokairuzko etxebizitza publikoa eraikitzea dela. Horregatik, legegintzaldia bukatu baino lehen gai izan beharko ginateke Faustegoienan alokairuzko etxebizitzak eta jabetza erregimenezko etxebizitzak bateratzeko. Faustegoienan 240 inguru etxebizitza publiko dago kudeatzeko. Erronka horri egin beharko diogu aurre, hain zuzen ere, legegintzaldia bukatu baino lehen.\"
Durangoko Aralar
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!