Aitziber Irigoras alkateak prentsaurrekoa eskaini du gaur, gobernu taldeak 2011ko ordenantza fiskalen gainean egin duen proposamena aurkezteko.
Aitziber Irigoras alkateak prentsaurrekoa eskaini du gaur, gobernu taldeak 2011ko ordenantza fiskalen gainean egin duen proposamena aurkezteko.
Tasak bere horretan uztea, \"izoztea\", planteatu du, \"familien egoera gehiago ez zailtzea\" helburu izanda. Krisiak eskualdean \"egoera gaitza\" sortu duela-eta, udalak ere \"ahal duen heinean\" herritarrei lagundu egin behar diela uste du gobernu taldeak.
Irigorasen berbetan, proposamen hau gainerako alderdiei aurkeztu eta batzordean eztabaidatzea izango da hurrengo pausua. Gaia, urria amaieran udalbatzan lantzea itxaroten du gobernu taldeak. Horren ondoren, aurrekontuen prozesuari ekitea aurreikusi dute, aurreratu duenez.
Nobedadeen berri
Proposameneko nobedadeen inguruan ere mintzatu da Irigoras. \"Adierazgarriena\", bere iritziz, hegaztiek etxeetan habiak egitea ekiditea helburu duen laguntza da, DAZ elkarteak proposatutakoa. \"Hegaztien kopuru orokorra guztiz kontrolatzea\" gura dute neurriagaz. Eraikinetako azken pisuen eta ganbaren fatxadetan konponketak egiteko ordaindu beharreko hiru tasen %95 hartuko luke bere gain udalak, habientzako leku posibleak balira.