Gaur hasiko dira Goienkaleko jaiak

Anboto 2010ko ira. 23a, 09:30

+Dendak elkarteak hogei bat komertzio eta tabernagaz batera eratutako jaiek 10.000 euroko aurrekontua izango dute.

+Dendak elkarteak hogei bat komertzio eta tabernagaz batera eratutako jaiek 10.000 euroko aurrekontua izango dute aurten. Gaur hasiko dira Goienkaleko jaiak, aurreskuagaz eta txaranga bategaz. Barikuan, eguerdiko 12:00etan, lore eskaintza egingo zaio Mesedeetako Amabirginari, eta gero bazkaria eta txitxarrilloa izango dira bertaratzen direnentzat. Gauean, eskualdeko rock taldeek hartuko dute protagonismoa: Zebel, Tres41 eta Xarma taldeak zuzenean ikusteko aukera egongo da, Goienkalen egokituko duten eszenatokian. Zapaturako, hainbat ekitaldi eratu dituzte antolatzaileek. 11:30etik aurrera euskal dantzak eta Tabira musika bandaren kontzertua daude. 14:00etan sardina-jan herritarra egingo dute. Arratsaldean mus eta igel txapelketak jokatuko dituzte, eta gauean Humphrey Caoren kontzertua izango da entzungai. Gauerditik aurrera gazteentzako diskotekagaz gozatu ahalko da. Umeentzako puzgarri eta jokoak ere atonduko dituzte zapatuan, 17:00etan; \'balance bike\' modalitatean ibiltzeko bizikleta pista ere ipiniko dute. Domekan, gainera, Gorriti eta bere animalien ikuskizuna izango dute aukeran, 17:00etan. Txokolate-janagaz amaituko dira jaiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!