Kamioi batean ezkutatuta zeramatzaten 102 kilo speed atzeman ditu Polizia Nazionalak

Anboto 2010ko ira. 15a, 14:43

Herbeheretik zetorren kargamentua eta droga loreen artean ezkutatuta zekarten. Polizia Nazionalak atzemandako anfetamina sulfatoagaz 400.000 speed dosi atera zitezkeen.

Herbeheretik zetorren kargamentua eta droga loreen artean ezkutatuta zekarten. Polizia Nazionalak atzemandako anfetamina sulfatoagaz 400.000 speed dosi atera zitezkeen. Herbeheretatik zetorren lore kargamentu baten artean ezkutatuta zeuden 102 kilo speed atzeman dituzte Polizia Nazionaleko agenteek. Tankera horretako droga garraioak Burgosen helbideratuta zegoen herbeherear batek zuzendutako logistika enpresa baten azpian ezkutatzen ziren, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Teorian garatzen zuen jardueraren ondorioz, enpresak kamioiko flota bat zuen eta sarritan egiten zituen Herbeheretatik Espainiar Estatuko hainbat puntutara joan-etorriak. Herbeherear horrek berak antolatzen zituen bidalketak eta normalean joan-etorriak Espainiar Estatuko iparraldera egiten ziren; gehienbat Euskal Herrira. Garraio enpresako buruzagiak bere bizilekua utzi eta bere enpresako kamioi batean Herbehereetarako bidea hartu zuela jakin zuten ikertzaileek; teorian, han lore kargamentu bat jaso behar zuen Espainiar Estatura ekartzeko. Bidaia hori speed-a ekartzeko aprobetxatuko zuela susmatzen zutenez, Irungo mugan zaintza talde bat ezarri zuten. Han herbeherear hori kamioi barruan muga pasatzen ikusi zuten ondoan beste pertsona bat zeramala. Atzetik jarraitu zuten kamioia eta Durangora ailegatzean, agenteek kamoia geratzea eta kargamentua arakatzea erabaki zuten. Barruan, lore kargamentuaren artean, 102 kilo speed aurkitu zituzten lau poltsatan banatuta. Orduan, enpresaria eta beragaz zihoan laguna (enpresako gidaria) atxilotu zituzten. Ondoren, herbeherear horren etxea miatu zuten eta bere emaztea eta beste gidari bat atxilotu zituzten. Barne Ministerioak azaldu duenez, droga mota horretan Polizia Nazionalak azken urteetan egin zuen atzemate handiena izan da. [img]http://www.anboto.org/images/8100/8132/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8100/8132/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8100/8132/3.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!