Udaleko Euskara Sailaren ekimenez eta Inmigrazio Sailaren laguntzagaz, aurten seigarren bider antolatuko dute etorkinentzako euskara ikastaroa, AISA programaren barruan.
Udaleko Euskara Sailaren ekimenez eta Inmigrazio Sailaren laguntzagaz, aurten seigarren bider antolatuko dute etorkinentzako euskara ikastaroa, AISA programaren barruan.
Izena emateko epea irailaren 28ra artekoa da Udaleko Euskara Sailean. Izen-ematea doakoa den arren, matrikula egiterakoan 10 euro ordaindu beharko dira, ikastaroa amaitutakoan bueltatuko direnak.
Atzerritik etorritako edozeinek parte hartu dezake beti ere 16 urte edo gehiago baldin baditu. Ikastaroa urriaren 4an hasi eta abenduaren 22an amaituko da. Astelehen, martitzen eta eguaztenetan izango dira klaseak 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta klase bakoitzak ordu bikoa.