Neska bati kalean titiak ukitzeagatik atxilotu zuten atzo ertzainek. Bizilagun ohiak dira biak, eta lehendik bi bider salatu zuen neskak mehatxuengatik.
Atzo arratsaldean izan zen atxiloketa. Kaletik zihoala, 24 urteko bizilagun ohiak titiak ukitu zizkion neskari. Horren ostean, Ertzaintzak abisua jasotzean mutilaren bilaketari ekin zion. Bere etxean aurkitu eta atzeman zuten; datozen orduetan pasako da epailearen aurretik.
Emakumeak birritan ipinia zuen salaketa, dagoeneko. Izan ere, bizilagunak zirenean, mutilak beragaz hartu-eman sexualak izateko jazarri zuen. Ezezkoaren aurrean, pare bat bider mehatxatu zuen.