Geldialdiaren ostean, eguen honetan berriro ekingo diete indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioei.
Geldialdiaren ostean, eguen honetan berriro ekingo diete indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioei.
Durangoko Berdintasunerako Udal Kontseiluak azaldu duenaren arabera, eguen honetatik aurrera berriro protestak deituko dituzte genero indarkeriari aurre egiteko. Kontseilua osatzen duten Andereak, Bilgune Feminista, Emakumearen promoziorako zentroak eta gainerako emakumeek bertan parte hartzeko deialdia egin diete durangar guztiei.
Salatu dutenez, \"gai honek oraindik ez du behar besteko arreta sozial eta politikoa jasotzen\". Iluntzeko 20:00etan izango dira protestak, Andra Mariko elizpean.