Sutea atzo goizaldeko 05:00etan gertatu zen Durangoko Zumalakarregi kaleko 16. zenbakian. Zauriturik ez zen izan, baina kalte material ugari eragin zituen.
Barne Sailak jakitera eman duenez, sutea Zumalakarregi kaleko 16. zenbakian gertatu zen.
Kearen ondorioz kale honetan 12tik 18ra arteko etxebizitzak desalojatu zituzten. Goizeko 07:00etan berriro ere beraien etxeetara itzuli ziren. Oraindik ez dute jakitera eman sutea zerk eragin duen. Suhiltzaileak goizera arte sua itzaltzen ibili ziren.