Asfaltatze lanak direla eta, kale hau itxiko dute hilaren 10era bitartean.
Durangoko udalak azaldu duenez, Zeharmendieta kalea moztuko dute irailaren 8, 9 eta 10ean, eta kaleko zenbaki hauetan izango du eragina: 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22 eta 24.