Motor-gidari bat atxilotu zuten astelehen gauean alkohol-tasa gainditzeagatik

Anboto 2010ko ira. 7a, 10:59

N-634an, Durango parean, izan zen atxiloketa.

N-634an, Durango parean, izan zen atxiloketa. Motorzale batek debekatutako aurreratzea egin zuen Ertzaintzako patruila bat aurrean zela, eta agenteek geldiarazi egin zuten. Horren ostean konturatu ziren alkoholaren eraginpean zegoela gidaria, eta kontrola eginda 0,90 mg/l-ko tasa eman zuen. Ondorioz, atxilotu egin zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!