Landakoko biribilgune berriaren asfaltatzeagatik izango dute eragina hilaren 6an eta 7an.
Landakoko biribilgune berriaren asfaltatzeagatik izango dute eragina hilaren 6an eta 7an.
Landako etorbidearen eta Francisco Ibarra kalearen arteko biribilgunea amaitzen dabiltza, eta asfaltatzeko lanengatik, trafikoa desbideratuko dute datozen egunotan uriko hainbat puntutan. Hain zuzen, Landako etorbidean eta Fray Juan de Zumarraga, Francisco Ibarra eta Mikeldi kaleetan.